Asteburuko kronika

Kronika

WhatsApp Image 2018-11-18 at 23.29.31

Euskarari keinu egin diogun honetan, emaitza positiboak lortu dituzte klubeko talde ezberdinek. Nazional mailako jubenila izan da, esku hutsik bueltatu den talde bakarra partida zail batean.

Bikain hasi genuen asteburua euskal ligako kadeteen norgehiagoka zirraragarriarekin. Gorka Lopezenek joku pregabea erakutsi zuten berioko zelaian Santutxu lehiakorraren aurrean. Futbol alaia plazaratuz, 5-3ko markagailuari esker, beste hiru puntu lortu zituzten, oso merituzkoa den hirugarren postuan kokatzeko, dinamika paregabeari jarraipena emanez.

Garrantzitsuak baita ere, Santutxuren aurka jokatu genuen bigarren partiduan. Kasu hontan euskal ligako jubenilek ofiziozko norgehiagoka jokatu zuten. Azkenaldian, joko ona erakusten egon arren garaipenak ihes egiten zien Rayoren mutilei. Atzokoan jokuz hoberenetakoa izan ez zen partiduan, ondo lehiatzen jakin zuten 2002koek. Salamankak sareratutako penaltiak 1-0 markagailua uzten zuen Berion, oso garrantzitsuak suertatzen ziren hiru puntu lortu, eta beheko postuetatik aldentzeko.

Nazional mailako jubenilak aldiz, ez zuen izan irteera xamurra atzo. Mallonan, kategoriako liderraren aurka zuten hitzordua Jonanderrenek. 2001ekoek irudi ona erakutsi bazuten ere, esku hutsik bueltatu ziren Donostiara. 2-0 gailendu zitzaien Danok Bat. Datorren astean aukera berri bat izango dute Alavesen aurka.

Igande goizeko partidak primerakoak izan dira.

Ohorezko Kadeteak erasotasunez gailendu dira Euskaldunaren aurka. Ander, Unax eta Alex izan dira Elarreren taldeko goleatzaileak. Andoaindarrek bukaeran distantzia moztea lortu dute, baina epaileak ez du gehigorako denbora utzi. Beste hiru puntu 2004koentzat lehen postuan jarraitzeko. Meritu handikoa lehen urteko kadeteak lortzen ari direna astebururo aurkari nagusiagoen aurka.

12:15etan Getxon zen klubeko lehen taldea. Azken asteetako sensazio onei jarraipena emateko helburuarekin ezin hobe hasi dute partidua. Jokuaren pisua eramanez hasieratik ate getxotarrera egindako gerturatze batean aldeko penaltia adierazi du epaileak. Jonek ongi jaurti arren, baloiak zutoinarekin egin du tupust. Taldeak behera etorri gabe, jokoa kontrolpean izaten jarraitu du atsedenaldirarte. Bigarren zatia hasi eta bost minututara Getxoko Ibai jokalariak min hartu eta partidua ordu erdiz geldituta egon da. Hemendik gure animoak bidaltzeko aprobetxatu nahi degu. Geldialdia eta gero, Antiguoko nagusitasunez aritu da. Kepa Goikoetxea izan da, jokaldi paregabe bat eta gero lehen gola egin duena. Ondoren Getxo burubelarri saiatu da berdinketa lortzen baino gureen lan defentsibo ordenatuak etxekoen aukerak ondo deusestatu dituzte. Hamar minuturen faltan, oso ongi eramandako kontraeraso bat eta gero, Aitor Resuk maisutasunez bukatu du atezainaren aurrean 0-2koa markagailura igotzeko. Hirugarren partidua jarraian puntuak gehituz, Lander Garciarenek aurrerapausu polita eman dute sailkapenean 16 punturekin kokatuz. Datorren astean Osasuna jasoko dute Berion.

Infantilei dagokienean, Ohorezkoak erreztasunez gailendu zaizkie Añorgari. Hugorenak joko alai eta kalitatezkoarekin nabarmen irabaztea lortu dute 6-1eko markagailuarekin. 2006koak aldiz, sailkapen faseko lehen partiduan, lan egin behar izan dute, lehiakor erakutsi den Mundarroren aurka. 0-2 irabazi dute Astigarragan.

Ligako estreineko partidua zuten Eneko Arnedoren mutilek. Asko itxaron behar izan den hasiera honetan, 2007koek izan duten prestaketa bikaina oso ongi jarro dute praktikan. Irudi paregabea erakutsiz markagailu erosoa lortu dute Interren aurka lehen hiru puntuak lortuaz.

Azkenik, eskolen arteko lehen jardunaldian, gure talde ezberdinek maila bikaina erakutsiaz garaipen politak eskuratu dituzte. Baina, garrantzitsuena dena: asko itxaron eta gero, gehien gustatzen zaien kirola egiteaz disfrutatu ahal izan dute Antiguokorekin.

ZORIONAK GUZTIOI!

GORA ANTIGUOKO!!